Zer egin
Leintz-Gatzagan

250 PERTSONA BAINO GUTXIAGOKO GIPUZKOAKO HERRI HONEK ASKO DAUKA ESKAINTZEKO

Ezagutu historiadun herri bat

salinero por un día

Gatz Museoa

Leintz Gatzaga ur gazidun iturriaren inguruan sortu eta garatu da, bere izenak adierazten duenez. Tradizio hau jasoz, gatzaren ekoizpenaren xehetasunak bizi daitezke museoan: gatza egiteko prozesua ikusi daiteke, historian zehar izan diren aldaketak ikusi eta gaur egun berreskuratu den gatz ekoizpenaren nondik norakoak aztertu.

salinero por un día

Hiribildua

1331an sortu zen Leintz Gatzaga herri gisa, eta Erdi Aroko egitura bere horretan mantendu du. Dorretxeak, jauregiak, herriko sarrerak, harresia, armarria etab. ikusteko aukera dago Erdi Arora denboran bidaia eginez.

salinero por un día

Dorletako Santutegia

Erromatarrek iturburu gazia defendatzeko eraikitako gazteluaren hondarren gainean eraiki zen Dorletako Amaren Santutegia. Urteen poderioz, konponketa ugari egin zaizkio santutegiari eta, ondorioz, estiloen nahasketa agerikoa da.
Frantziatik Gipuzkoara iristen ziren Done Jakue bideko erromesen ostatu izan zen. Gaur egun, Dorletako Ama txirrindularien zaindaria da.

Naturarekin kontaktuan egoteko toki bat

salinero por un día

PR-GI 37: Hiruerreketa

Deba ibaiaren sorlekura eramaten gaituen ibilbide honetan, Gatz kulturak utzi digun paisaiaz gozatu dezakegu. Pagadiz eta bestelako hostozabalez osatutako basoak zeharkatuz iritsiko gara Hiruerreketara, Deba ibaiaren jaiotzara.

salinero por un día

PR-GI 3001: Aitzorrotz

Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidea Aitzorrotzeko gazteluak zaintzen zuen. Erdi Aroko aztarnak aurkitu zituzten han egindako indusketetan, eta jasotako datuek XII. menderaino garamatzate. Historiaz eta eraikin ederrez betetako bidea da hau, eta merezi du bizikletarekin itzultzea, ibilbidean baitago Dorletako ermita, ziklisten zaindariaren santutegia.

salinero por un día

Vasconavarro trenbidea

Tren Vasco-Navarro zeritzonak Bergara, Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen. Gaur egun hiru lurralde historiko zeharkatzen dituen bide berde bat da eta Leintz-Gatzagatik igarotzen da.
salinero por un día

Gatz Bidea

Leintz bailara eta Leintz-Gatzaga herria batzen dituen oinezko bidea da. Herritarren ekimen gisa jaiotzen da, iraganean gatzagarrek Eskoriatzara jaisteko bidea berreskuratu nahian. PR-GI 100 ibilbidearen Eskoriatzatik Leintz-Gatzagarako zatia izango litzateke.

Gastronomiaz gozatzeko jatetxeak

salinero por un día

Arrate

Arrate Jatetxea herrian bertan dago, eta tradizioan oinarritutako plater berritzaileak dastatzeko aukera dago bertan. Nabarmentzeko platerak:

  • Arroza bogabantearekin
  • Garbantzuak txirlekin
salinero por un día

Gure Ametsa

Herritik kanpo kokatzen da, Arabarako bidean. Jatetxe honetan mota askotariko platerrak dastatu daitezke kalitate handiko eta inguruko lehengaiekin eginak. Bertan gozatu daiteke…

  • Antxume egosia
  • Ahate entsalada foie txirbilekin
salinero por un día

Maulanda

Herritik Eskoriatzara bidean kokatuta, etxean egindako platerak har daitezke ingurune atseginean.
salinero por un día

Etxe-Zuri

Landan, Ullibarri-Ganboako urtegiaren ertz batean dago. Bertan plater konbinatuak eta ogitarteko goxoez gozatu daiteke ingurune paregabean.

Naturaz inguraturik deskantsatzeko tokia

salinero por un día

Gaztainuzketa

Apartamentu turistikoak basoan. 7 egurrezko etxola dira deskonektatu eta atseden hartzeko egokiak.
salinero por un día

Aterbe

Paisaia paregabean kokatutako landetxea. Spa eta sauna dauzka.
salinero por un día

Areano

Eskoriatzako Mendiola auzoan kokatutako landetxea da. Areano baserria, XVI. mendeko eraikina da, Euskal landa-arkitekturaren ezaugarriak bere horretan mantentzen dituena.
salinero por un día

Gorosarri

Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga artean kokatuta dagoen eta ECOLABEL zigilua duen landetxe jasangarria da.

Informazio gehiagorako…

Deitu 943 71 47 92 telefonora, bidali Whatsapp-a edota idatziguzu mezu elektroniko bat reservas@gatzmuseoa.com helbidera