Historia
ZENTZUMENEZ BETERIKO MUNDU BAT ZABALIK DAGO SENTITU, USAINDU, ENTZUN ETA DASTATU NAHI DUTENENTZAKO
BURDIN AROA
Prozesuaren bilakaera
Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker –iberiarren garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak…–, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu.
XVI Mendea
XVI. mendeko dokumentu baten arabera, garai hartan gatzagak ur gazia biltzen zen putzu bat eta 8 etxe zituen –dorlak–. Etxeetan burdinazko beste hainbeste galdara zeuden, izen berekoak, eta bertara isurtzen zen ur gazia. Azpian jarritako egurrak erretzean sortzen zuen beroari esker ura lurrindu egiten zen eta gatza geratzen zen.Produkzioa uztailatik abendura baino ez zegoen martxan. Urteko gainerako hilabeteetan euri asko egiten zuenez uraren gatz-kopurua asko murrizten zen eta ustiapena ez zen errentagarria. “Opor-hilabete” horietan egurra biltzen zuten inguruko herri-baso sarrietan.Gaur auzo horrek Dorla izena hartu du.
Interesgarria iruditzen zaizu?
Zatoz gu ezagutzera
XVIII Mendea
1834. urtean haranean izandako uholde handien ondorioz gatzaga suntsituta geratu zen eta eskuzko ustiapena amaitu zen. Ustiapena Productos Léniz enpresaren esku geratu zen eta berreraiki eta instalazioak handitu zituen eta putzu gazitik 7 metroko sakonera zuen ura ateratzeko eta dorletaraino eramateko sistema hidraulikoa ezarri zuen:txanbil-gurpila (gauregun museoan berreraiki egin da). Une horretan hasiko da benetan ustiapenaren fase industriala.
EDAD DE HIERRO
XX Mendea