Egin Erreserba
ZENTZUMENEZ BETERIKO MUNDU BAT ZABALIK DAGO SENTITU, USAINDU, ENTZUN ETA DASTATU NAHI DUTENENTZAKO

LEINTZ GATZAGA
Museoko bisita gidatua
Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla ( gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.
Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.
Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.
Iraupena: ordu 1
Antolatu zure bisita
Bisita orduak
Bisita gidatuak larunbat, igande eta jaiegunetan.
13:00etan gazteleraz
Bisita gidatu bereziak
Aste Santuan
2023 ASTE SANTUA
Apirilaren 6tik apirilaren 10era
13:00etan gazteleraz
Erreserba
Erreserbatzeko bete formularioa.
Taldea 10 lagunetik gorakoa bada, hurrengo ataleko formularioa bete behar duzu.
Aukeratu pertsona kopurua dagokion hizkuntzaren azpian menu zabalgarria baliatuz, aukeratu bisita gidatuaren eguna eta ordua eta sartu zure kontakturako datuak.