Jarri kontaktuan
Gatz Museoarekin

Leintz-Gatzaga Gipuzkoako Hego-Mendebaldean kokatzen da eta Arabarekin mugan dago. Leintz bailaran dago eta Debagoiena eskualdearen parte da, herriaren lurretan baitago Deba ibaiaren jaiolekua.

Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletarekin oso lotua egon da historikoki, eta baita ere Arabako bizilagunekin, ondoan baitaude Legutio, Arrazua-Ubarrundia eta Barrundia. Bizkaiarekin ere izan du harreman estua, Otxandiorekin batez ere.

Herriko lurrek 14,7 kilometro karratu hartzen dute; inguru menditsua da eta ia bere osotasunean autoktonoak diren zuhaitz hostozabalez osatutako basoak dira. Herria antzinako errege bideak zeharkatzen du, garai batean penintsula erdialdea, euskal kostaldea eta Frantziarako bidea batzen zituenak.

INFORMAZIOA BEHAR DUZU? – ZALANTZAREN BAT DUZU?

Jarri gurekin kontaktuan:

Kokapena

Leintz Gatzaga

Dorletara Bidea, Z/G.
20530 Leintz-Gatzaga
Gipuzkoa

Telefonoa

E-mail

Jarraiguzu
MAPA – ERRAZ IRISTEKO GATZ MUSEOKO BISITA GIDATURA

Gure kokapena.