Eskolako jarduerak

ZENTZUMENEZ BETERIKO MUNDU BAT ZABALIK DAGO SENTITU, USAINDU, ENTZUN ETA DASTATU NAHI DUTENENTZAKO

salinero por un día
LEINTZ GATZAGA

Dorleta

Erromatarrek iturburu gazia defendatzeko eraikitako gazteluaren hondarren gainean eraiki zen Dorletako Amaren Santutegia.
Urteen poderioz, konponketa ugari egin zaizkio santutegiari eta, ondorioz, estiloen nahasketa agerikoa da.
Frantziatik Gipuzkoara iristen ziren Done Jakue bideko erromesen ostatu izan zen.
Dorletako Ama, txirrindularien zaindaria da.

Dorletako Andre Mariaren Santutegiak erromatarrek eraikitako gaztelua du oinarri, muinoaren oinean bazegoen-eta zer babestu: ur gazia isurtzen duten iturburuak; herriaren garapen iturri. 1331. urtean Leintz Gatzagak hiribildua fundatzeko hiri gutuna jaso eta Santutegiak parrokia izaera galdu zuen, hiribilduan eraikitako San Millan elizaren mesedetan. Santutegia Done Jakueko bideko erromesen ostatu bilakatu zen.

Eraikina harlandu bikainez egina dago. Barruan, erretaula poli- kromatua du, XVIII. mendearen hasierakoa da, Juan eta Francisco de Leibarrek eginikoa. Erretaularen erdian Dorletako Ama Birjinaren tailua nabarmentzen da, Santa Ana eta San Joakin alboan dituela. Ama Birjinaren imajina XIII. eta XIV. mendeetako taila gotiko polikromatua da. Ama-Semeak elkarri begira ageri dira.

Dorletako Ama Birjinaren koroatzea 1958ko urriaren 25ean egin zen Arlabanen. Egun, Dorletako Ama Birjina txirrindularien zaindari unibertsala da eta bizirik dirau harenganako debozioak.

Debozio horri esker txirrindulari askok, zaleek nahiz profesionalek, Ama Birjinari esker ona agertzeko maillotak eskaintzen dizkiote. Santutegian bertan ikus daitezke hainbat maillot; asko txirrindulari profesional ospetsuek utzitakoak.

Iraupena: ordu bat

LEINTZ GATZAGA

Herria

1331an sortu zen Leintz Gatzaga herri gisa, eta Erdi Aroko egitura bere horretan mantendu du.
Dorretxeak, jauregiak, herrirako sarrerak, harresia, armarriak…ikusteko aukera izango dugu, eta baita garai hartako ofizioak eta bizimodua ezagutzeko ere.

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hegomendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua.

Antzinan, gatzak balio handia zue- nez, Leintz Gatzaga leku estrategikoa zen. Erdi Aroaren hasieran gaztelu batek babesten zuen herria, baina gaur egun ez da haren aztarnarik ge- ratzen. Gazteluaren lekuan, Dorletako Andre Mariaren santutegia dago; Ama Birjina txirrindularien zaindaria da.

Leintz Gatzagaren historia gatz-iturburuaren eta “dorlen” bidezko gatz-erauzketaren inguruan eratu da. Antzinatik egin izan da jarduera hori XX. mendearen bukaera aldera arte (lixiba egiteko lantegi bat ere bazegoen).

Gatzaren kontrola bermatze aldera, Alfontso XI.ak hiri-gutun bat si- natu zuen “Salinas de Leniz” hiribildua sortzeko, gatzagaren inguruan. Dokumentu hartan, herri barruan bizi nahi zutenen eskubideak eta be- tebeharrak ezartzen ziren. Handik gutxira, hiribilduak hiru kale eta zazpi ateko harresi bat izan zituen –gaur egun, bost baino ez dira geratzen–. Hiribildua “Errege Bidean” zegoenez, igarobidea kontrolatzen zuen. Errege bi- deari XVIII. mendean jarri zioten zoladu- ra eta, gaur egun ere, Gipuzkoako itsas portuak eta Ebroko harana eta Iberiar goi-lautada lotzen ditu.

Iraupena: 30 minutu

salinero por un día
EGIN TALDEENTZAKO ERRESERBA

Talde, eskola edota elkarteen erreserbak egiteko, bete formulario hau.