Webgune honek cookiak erabiltzen ditu helburu estatistikoetarako.Baldintzekin eta terminoekin ados nago. Si continuas navegando estás aceptándola.

01Bisita

Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla ( gatza lortzeko galdarak) agertzen dira. 

Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. 

Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.

02Orduak

Gure Gatz Museoa bisitatzeko ordutegia hurrengoa da:

ordutegi arrunta: 12.00etan (euskeraz)  13.00etan (gaztelaniaz) . 

Bisita eskaera edo erreserba egiteko  jarri kontaktuan telefonoz 943 714 792

Taldeko bisita batetako eskaera egiteko, jarri kontaktuan

posta elektronikoz reservas@gatzmuseoa.com edo telefonoz 943 714 792

Eguaztenak, Eguenak eta barikuak mesedez beti ERRESERBA egin.

 

 

03Prezioak

Helduak:  5€

 Ikasleak:  5€ (+8 urte)  

 10 edo gehiago pertsonatik gorako taldeak  4€/ pertsonako

Museoen Nazioarteko Eguna. Maiatzak 20 eta 21

museoko bisita 3 €.

04Erreserbak

Gure Gatz Museoa ikusteko hurrengo telefonora deitu dezakezue erreserba bat egiteko edo mail bat bidali

 

943 714 792

 

dezakezue hurrengo helbidera:

 

reservas@gatzmuseoa.com