Webgune honek cookiak erabiltzen ditu helburu estatistikoetarako.Baldintzekin eta terminoekin ados nago. Si continuas navegando estás aceptándola.

PROZESUAREN BILAKAERA

BURDIN AROA

Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker –iberiarren garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak...–, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu.

XVI MENDEA

XVI. mendeko dokumentu baten arabera, garai hartan gatzagak ur gazia biltzen zen putzu bat eta 8 etxe zituen –dorlak–. Etxeetan burdinazko beste hainbeste galdara zeuden, izen berekoak, eta bertara isurtzen zen ur gazia. Azpian jarritako egurrak erretzean sortzen zuen beroari esker ura lurrindu egiten zen eta gatza geratzen zen.Produkzioa uztailatik abendura baino ez zegoen martxan. Urteko gainerako hilabeteetan euri asko egiten zuenez uraren gatz-kopurua asko murrizten zen eta ustiapena ez zen errentagarria. “Opor-hilabete” horietan egurra biltzen zuten inguruko herri-baso sarrietan.Gaur auzo horrek Dorla izena hartu du.

XVIII MENDEA

1834. urtean haranean izandako uholde handien ondorioz gatzaga suntsituta geratu zen eta eskuzko ustiapena amaitu zen. Ustiapena Productos Léniz enpresaren esku geratu zen eta berreraiki eta instalazioak handitu zituen eta putzu gazitik 7 metroko sakonera zuen ura ateratzeko eta dorletaraino eramateko sistema hidraulikoa ezarri zuen:txanbil-gurpila (gauregun museoan berreraiki egin da). Une horretan hasiko da benetan ustiapenaren fase industriala.

XX MENDEA

1920 inguruan instalazioen azken berrikuntza handia egin zen eta putzupada-gurpilen indarra motobonba batek ordezkatu zuen. Motobonbak putzu gaziko ura atera eta, lantegiaren mailaren gainetik, muino batean eraikitako deposituetara eramaten zuen; grabitateari esker depositu horiek lau toberak hornitzen zituzten eta toberak elkarren artean lotuta eta hutsean injektatuta zeuden. Hala, bada, ura zuzenean lurrintzen zen eta gatzari hondoraino erortzen uzten zioten, zentrifugatzeko makinak lehortzeko prest geratuz.Inbertsio handi horrek, baina, produkzioa % 25 handitzea baino ez zuen lortu eta urtean 728 t produzitzera iritsi ziren. Hala ere, kopuru hori ez zen nahikoa izan itsasoko gatzaren lehiakortasun handiari aurre egiteko, azken horrek kalitate txarragoa bazuen ere, kostu txikiagoak baitzituen. Azken ahalegina egin nahian, lantegia lixiba eta kloroa produzitzen hasizen, baina estrategia horrek itxiera apur bat atzeratu baino ez zuen egin eta, azkenean, Productos Léniz lantegiak 1972. urtean eten zuen bere jarduera, 1.500 urtez ustiatutako gatzaga betiko itxiz.